XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.3. Historian zehar funtsezko izan diren arte-mugimenduak ezagutu.
3.3.1. Garai honetako arte-mugimenduak ezagutu, horretarako beren autore errepresentagarrienak aztertuz.

- Mugimendu eta autore garrantzitsuenak ezagutu: fauvismoa-Matisse; abstraktua-kandinsky; kubismoa-Picasso, Braque; neoplastizismoa-Mondrian; surrealismoa-Miro; postinpresionismoa-Cezanne, Van Gogh, Gauguin, Toulouse-Lautrec; e.a.

- Arkitekturan emandako aldakuntzak ezagutu.
- Arkitekturako joerak eta autorerik errepresentagarrienak ezagutu.
- Diapositibak ikusi
.

4. GAI-MULTZOA. PLASTIKA ETA TEKNOLOGIA
4.1. Marrazki teknikoari ekin eta ezagutu.
4.1.1. Perspektibaren teknikari ekin, maila honetako beste zenbait burutzapen propioren laguntza modura.

- Gure herri nahiz auzoko leku altu batetatik edo gure leihotik panoramikak egin.

- Ikuspuntu desberdinetatik (erditik, kantoi batetatik, ertzetik, hondotik, ...) kalearen, auzoaren nahiz ikastetxearen marrazkiak egin.

- Perspektiba frontalaren teknika eta erabilera ezagutu horizonte-lerroaren gainean puntu nagusia aldatuz.

- Horizonte-lerroaren gainean kokatutako ihespuntu batekin, puntu nagusia aldatuz, perspektiba frontalaren teknika eta erabilera ezagutu.

- Horizonte-lerroaren gainean kokatutako bi ihespuntutako perspektiba linealaren teknika eta erabilera ezagutu.

- Zenbait paralelepipedo sinple perspektiban marraztu.

4.1.2. Transfer eta errotulazio teknikei ekin.
- Errotulaziorako tresna berezien erabilgarritasuna ezagutu: luma, grafos, rotringa, punta ezberdinetako errotulagailuak,...

- Neurri ezberdinetako letren plantilak eta diseinuak kartoian edo zuran eraiki, positiboan nahiz negatiboan, alfabeto bat osatuz, eta erabili.

- Errotulaziorako erregeleta bereziak erabili.
- Lanak eta kartelak tipografia konkretu batez irudiztatatu.